XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

atzizkia / gizon / hau / etxe / bizi da ampsup6; Kategori sinbolo baten azpian honelako triangelu bat jartzen dugunean, esan nahi da xehetasun handiagoetan sartu gabe, horrelako laburpen gisa ematen dela. Alegia, A kategoria areago analiza daiteke baina xehetasun horiek oraingoz interesatzen ez zaizkigunez, A sinboloa jartzen dugu.

Arbola honek aski informazio ematen digu, era formal batez eman ere: deribazio horren historia, erlazio jerarkia, deribazio horren eta hizkuntzazko beste perpaus guztien deribazioen arteko erlazioak ikusteko bidea....

Gainera, maila honetan aski abstraktua berau badugu jadanik perpaus horren interpretazioa egiteko behar den informazioa ere.

Hau da, agerian jartzen ditu deribazioko elementu horiek elkarrekin dituzten erlazioak.

Erregela sintagmatiko hauek sortzen duten egituran morfemak edo hitzak txertatu ondoren lortzen denari sakoneko egitura deitzen diogu.

Kategoriak eta funtzioak.

Aurrera jarraitu baino lehen komeni da ohar bat egitea Zuhaitza osatzeko erabiltzen ditugun erregeletan agertzen diren sinboloek kategoriak adierazten dituzte.

Kategoria sinbolo bakoitzak berezko duen propietatea da.

Kategoriak dira, hortaz, izen sintagma, izena, mugatzailea, aditza... hauek berezkoa baitute propietate hori: aditz bat beti aditz izango da, izen sintagma bat beti izen sintagma.

Esate baterako dator edo etorri da zuhaitzean A-ren azpian (Aditzaren azpian, alegia) agertzen bada, esan nahi du aditza dela.

Eta beraz, aditz hori beti aditz izango da, aditz kategoriakoa, alegia.

Honek ez du esan nahi, adibidez, hitz bat (edo morfema bat) testuinguru batean aditz gisa agertzen bada ere, beste batean, agian, ez daitekeenik izen gisa ager, hots: I-ren azpian.

Etorri hitza, adibidez, izan daiteke aditza nahiz izena: (7) Peru lantegitik etorri da.

(8) Peruk etorri izugarria du.